ERREPASO KRITIKOA: azken asteetako polemikei erreparatu die Maite Sabalzak

Published On 10 martxoa, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Aktualitatea gogor markatu duten polemika bat baino gehiago izan ditugu azken asteotan, eta betaurreko kritikoak jantzita errepasatu ditu horiek Maite Sabalzak. Hasteko, duela zenbait aste, Nafarroako Gobernuak motibazio politikoko indarkeriaren biktimei egindako omenaldiari heldu dio. Gero, Chrysallis elkartearen Badaude zakila duten neskak, eta bulba duten mutilak kanpainaren aurka Hazte Oír elkarteak abian jarritako autobusaz hausnartu du. Eta, amaitzeko, Euskalduna naiz, eta zu? telebista saioako bideo batek eragindako iskanbilari buruz aritu da.

Comments are closed.