IRRATIEN TARTEA: Kukairen 15. urtemugako ‘Adiskideak’ ikuskizuna, Antxetatik

Hamabost urte bete dira 2017an Kukai dantza konpainiak lehen ikuskizuna oholtzaratu zuenetik. 1937, gogoaren bidezidorretatik zuen izena emanaldi hark. Orduko hartan, Ttanttaka antzerki konpainiaren laguntza izan zuten, eta, orduz geroztik, beste hamaika kolaboratzaile izan ditu bidaide. Urtemuga borobila ospatzeko, berriz, Adiskideak ikuskizuna atondu du konpainiak musikari lagunekin batera, eta lau emanaldi egingo dituzte. Aste honetan egin dute horri buruzko aurkezpena Donostiako Kursaalen, eta Antxeta irratiko Maia Muruagak ekarri du horren irratien tartera.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Palestinako feminismoa, Emakume Master Cup eta tratu onak sexuan

ol. Mar 3 , 2017