POTTO: Nafarroako bertsolari txapelketa

Martiarekin batera, POTTOk ez du etenik!
Berriro be elkartu dira Bilbo Hiria irratiaren estudioan Josu eta Erlantz, bertso-munduak emandako kontuez jarduteko prest. Aste honetako saioan, Nafarroako bertsolari txapelketaren Lakuntzako saioa aletu dute (Aimar Karrika izan zen garaile), eta bertso-aukeraketa ekarri. Halaber, urtero Algortan jokatzen den Abra sariketa ere aletu dute; aurtengo txapelketa Maider Arregik irabazi du.
Zelan ez, notizietarako tartea ere izan du POTTo irratsaioak eta agenda-proposamena ere bai. Oparirik ere izan da: Taket bertso-eskolak eta Mungialdeko musikariek elkarlanean egindako …BERTSO GUZTIEN HABIA izeneko diskoa.
biba bertsoa!

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2017-03-02 - Rory - Tommy Johnson

og. Mar 2 , 2017