Izan garena akorduan, VII. Mauri-Apolo sariketa zabaldu dugu POTTO saioan. 2024ko martxoaren 15ean izan genuen zita handi, Bilboko zazpi kaleetako Iñakiren tabernan, POTOJORRAN bertso-eskolaren egoitza nagusian.
Kantuan izan ziren Koldo Gezuraga, Aissa Intxausti, Izaro Bilbao eta Bittor Altube, eta gai-jartzaile lanetan Ainhoa Agirre.
Bapo afaldu eta gero, bertsolarien kantuek bete zuten aretoa eta epaileen delibero diktatorialean Bittor Altube izan zen garaile.
Mauri-Apolo sariketaren bertso aukeraketarekin batera, DELOREAN autoan denboran bidaia egin dugu eta 1998ko maiatzean Donostian Oihane Enbeitak egindako ariketa duzue opari.
On egin
Deskargatu hemen.