ANTXOEN BERTSOA (43) – Gipuzkoako Herriartekoa

Kaixo bertsoxale!

Aste honetako ANTXOEN BERTSOAn bertso aktualitateari errepasoa egin eta gero, joan den asteburuko Gipuzkoako herriartekoari eutsi diogu. 9 saio izan ziren beste hainbat herritan eta guk Urretxu-Zumarragako gaztetxean ospatu zen saioari eutsi diogu. Bertan, “Si mi mi sol” (Maialen Akizu, Gorka Azkarate eta Mikel Iturriotz) Urretxu-Zumarragatik eta Lasarte-Oriatik; Ane Labaka, Asier Azpiroz eta Unai Muñoa aritu ziren kantari. Gure zorionerako, KKinZona irratiak saioa zuzen-zuzenean eskaini eta grabatu zuen. Esker anitz Manex! Hori dela eta, aukera paregabea duzue bertako bertsoaldi onenez gozatzeko.

Habana Ta Punto sekzio popularrean, Joanes Illarregi leitzar bertsolaria izan dugu protagonista eta erantzun bikaina eman dio joan den astean Andoni Mujikak luzatu zion puntuari. Jadanik, Habana Ta Puntok bidaia luzea izan du, baina gure asmoa munduan zehar etengabe jarraitzea da. Ea hurrengo astean nondik datorkigun habanera! Aupa zuek!

ANTXOEN BERTSOA, KKinZonako bertso gilda kitzikagarria! Hurrengo asteazkenean arratsaldeko 20:00tatik aurrera FMko 98.0n eta http://www.kunkkinzona.eus atarian!

glu glu glu glu…

 

Hurrengo podcasta

BERTSOINKA-Trabajadoriak Bertso trama

og. Ots 23 , 2017