TERTULIA: nolako irrati-telebista publikoa nahi dugu euskaldunok?

EITBk komunikazio talde «integral» gisa mamitu eta «errefentziazko informazio ikur» bilakatu behar du, EH Bildu koalizioaren ustez. «Objektiboa, hurbila, inpartziala eta ikuspegi kritikodun mutimedia talde publiko kalitatekoa». Halako irrati-telebista publikoa nahi du. Xede hori lortzeko, datozen bost urteetarako, proposamen bat egin du koalizioak Gasteizko Legebiltzarrean. Duela astebete egin zuten aurkezpena koalizioko Unai Urruzuno eta Jasone Agirre legebiltzarkideek, eta horri begira jarri gara gaurko tertulian Mikel Goñi eta Oier Imazekin.

Hurrengo podcasta

Rosa Luxemburgen bizitzatik, ezkerraren feminismoarekiko erresistentzia iraultzera

og. Urt 19 , 2017