HITZEN LIOA HIRUTAN – gauhotzak

Hemen da urteko azken HITZEN LIOA HIRUTAN.

Gaia aukeratzerakoan negua, hotza eta gabonak genituen buruan. Gabonak gau onak ba al dira? galdera horri tiraka, gauhotzak behintzat bazirela eta neguan murgilduta gaudenez; neguari, hotzari eta gabonei buruzko saioa gauzatu genuen. Laburbilduz, gauhotzak.

Gure zoritxarrerako arazo teknikoak izan genituen eta saioaren aurreneko 30 minutuak ezin izan ditugu igo. Lastima!

Hauek izan ziren entzun-aztertu-irakurri genituen kantu-letrak: (Lehen biak falta dira grabazioan. Barkatu eragozpenak!)

1.- Fairytale Of New York. The Pogues & Kristy MacColl. If I Should Fall from Grace with God. 1988.

2.- Don’t eat the yellow snow. Frank Zappa. Apostrophe. 1974.

3.- Alaken. Imanol Urbieta. Xirula Mirula. 1984.

4.- Christmas Card from a Hooker in Minneapolis. Tom Waits. Blue Valentine. 1978.

5.- Izotz-ondoko eguzki. Letra: Xabier Lizardi. Musika: Xabier Lete eta Lourdes Iriondo. 1974.

 

 

Hurrengo podcasta

Sokaren Itzala #2: Annunakiak, gizakiaren sorrera, Jokin Aperribairen armak...

ol. Abe 30 , 2016