Szenatokiaren aurtengo egitaraua, EHAZEko Itziar Eliasen eskutik

Antzerkia, musika eta dantza taula gainean. Antzerkigintzaren gunea da Durangoko Azokaren barneko Szenatokia: antzerki maratoia, mahai inguruak, tailerrak, emanaldi luzeak… Azoka garaian, Szenatokiaren orbitan dabiltza antzerkiaren galaxiako planeta eta satelite guztiak. San Agustin kulturgunean kokatuta eta kulturgunea bera EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin antolaketan murgilduta, Karrika Antzerki taldearen laguntzaz prest dute ostiralean hasiko den 51. Durangoko Azokarako egitaraua ere. Horren aurrerapena egiteko, EHAZEko Itziar Elias batu da gaurko saiora.

Hurrengo podcasta

Olatz Berastegi: "Erronka da pertsonen ezberdintasunak positiboak direla onartzea"

al. Aza 28 , 2016