POTTO: Bizkaiko bertso txapelketa

Agur, bertsozale!
Agur eta ohore, bai, eta biba bertsoa! Horixe esan behar Bizkaiko Txapelketaz gozatzen ari garen garaiotan. Zapatuan izan zen bizkaiko bertsolarien jardunaz gozatzeko aukera, eta ondo gozatu ere! Derion jokatutako kanporaketan Imanol Uria izan zen garaile (eta oraingoz berak bildu ditu punturik gehien udaberriko kanporaketaren zorroan), eta atzetik izan zuen bertsolari tropela (Derioko kanporaketan zortzi bertsolari izan baitzen taulagainean).
Derioko saioan izan ziren bertso-alerik preziatuenak ditugu gozagarri gaurko POTTO saioan eta, aspaldiko partez, notiziyak ere bai; zelan ez, agenda-proposamena ez da faltako.

Hurrengo podcasta

Artayorran: #245 VERSUS!

og. Mai 5 , 2016