POTTO: Bukatu da, bukatu da… bukatu da, akabo…!

Bukatu da, bukatu da… bukatu da, akabo…!
Bai, bukatu da Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko fasea, Getxon bukatu ere. Eta gure POTTO irratsaioan izan dugu horren notiziarik; Getxon bertan izan gara bertako saioan izandako bertso alerik preziatuenez gozatzen. Bertan Malen Amenabar izan zen garaile, eta, honenbestez, erabakita geratu da Udagoieneko fasean kantatuko duten bertsolarien zerrenda, 30 lagunek osatua.
Halaber, Bizkaiko eskolarteko txapelketaz gozatzeko parada ere izan dugu, eta bertan Txaber Altube Durangarra izan da garaile.

Hurrengo podcasta

BERTXOKO- Araba eta Bizkaiko eskolartekoak

az. Mai 25 , 2016