SOINUGELA: Skid Row, Mugaldekoak, Lucinda Williams, Havana Meets Kingston, Neil young.

Gaurko urrezko kantua Irlandatik dator, An Awful Lot of Woman 1970ean kaleratu zuten Skid Row irlandar taldeak (ez nahastu AEBetako izen bereko taldearekin). Gary Moore-ren lehenengo taldea izan zen, baina bertan Brendan Shiels izan zen burua. Psikodeliaren eraginpeko power blues indartsua egiten zuten. Talde haren beste hiru kantu entzun ditugu: New Faces Old Places, Night of the Warm Witch eta Morning Star Avenue.

Edu Zelaieta, Raul Garcia eta Beñardo Goietxe dira duela 14 urte sortutako Mugaldekoak taldeko kideak. Aurten euren hirugarren lana kaleratu dute, Galde-moduen trilogia izenpean. Aukeratu ditugun kantuak: Bizitzako inbentarioa, Emazteki langilea, Nire balentriak ez bezala, Bi kopa eta Onddo bila.

Ia urtero bezala, 2017an ere Lucinda Williamsek album berria aurkeztu digu eta, betiko legez, ezinbesteko kantuez beteta etorri da. CDaren izena This Sweet Old World izan da eta guk bertatik lau kantu entzun ditugu: Six Blocks Away, Memphis Pearl, Which Will eta Limes Around Your Eyes.

Havana Meets Kingston abesti sorta berrian musika tradizio handiko bi herri bildu ditu Jake Savona organo jole australiarrak, Kubako eta Jamaikako musikariak bildu ditu Habanan, bi nortasun ezaugarri eta bereziak dituzten irla biren artean Karibeko mestizaje ederra lortu dute, eta horren erakusgarri dira entzun ditugun doinuak: Chan-Chan, El cuarto de Tula, Vibración positiva, Heart of a Lion, In the Ghetto.

Azkenik, Neil Youngek Promise of the Real taldearekin batera egindako The Visitor bilduma berritik Children of Destiny eta Almost Always entzun ditugu.

https://www.youtube.com/watch?v=RyfYWYyyvww

 

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 324 - zirrikituak miatzen

al. Ots 12 , 2018