Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Berriz gertatu da. Brexit-arekin gertatu zen, Kolonbiako bake akordioarekin ere bai, eta aste honetan, inkestek besterik adierazten bazuten ere, Donald Trump bilakatu da AEBetako 45. presidentea. Emaitza horrek demokraziaren balioaz, hauteskundeez, inkestez eta beldurrez hausnartzera eraman du Mikel Elorza, eta horren berri ekarri du gaurko errepaso kritikora. Horrez gain, sexu erasoen prebentzioan egiten diren urratsak goraipatu ditu, baina gogorarazi du eraso asko eta asko eremu pribatu eta ustez konfiantzazkoan gertatzen direla.