ANTXOEN BERTSOA (35) – Bizkaiko Txapelketa & Habana Ta Punto

Kaixo bertsoxale!

Gaurkoan zorioneko gaude Eider gure KKinZonako mikroetara itzuli baita eta azkenean, benetako bertso gilda osatu baitugu Antxoen Bertsoan.

Bertso aktualitateari errepasoa egin ostean; Bizkaiko Txapelketa, Xilaba, Bertso Truk, Adin-adin… Zaldibarko bertso saioari eutsi diogu. Zenbait bertsoaldi entzun ditugu eta Habana Ta Punto atal kitzikagarrienarekin lotzeko baliatu dugu. Zaldibarren kantari izan genuen Peio Ormazabal ere gurean kantari izan baitugu, Eñauten puntua erantzuten. Eta hurrengoa izanen da… aaaaah. Entzun irratsaioa! Urretxu-Zumarragatik irten zen Habana Ta Punto eta gustura dabil hor nonbait!

Esan bezala, Habana Ta Punton Peio protagonista izan da eta txapelketan izan duen parte hartzeari buruz, bertsolaritzari buruz, Errekaleorri buruz etab. aritu gara solasean. Esker mila Peio!

Azken saioetan ez bezala, Gorkak deitu digu eta Bertso Bihotz & Eitzan Aitzen fusionatu dizkigu bertso aktualitatearen berri emateko Erresinulatik.

glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: energia, gizarte eta kultura kontuak ekarri ditu Beleixeko Maider Beteluk

og. Aza 10 , 2016