Aste honetako ‘Argia’: hiriak birpentsatu beharra, telebista ohiturak eta Ereñotzuko bertsolaritza

Ikuspegi ekonomizista omen du oinarri egungo hirigintzak. Esaterako, Lurzoru Legeak lurjabeen eskubideak bermatzen ditu gurean, baina erabiltzaileen beharrak ez ditu maila berean jartzen. Herritarren mesedetara egongo liratekeen hiriak diseinatzeko kontuan izan beharrekoez Mikel Garciak egindako erreportajea nabarmendu du Estitxu Eizagirrek Argia astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, telebista ohiturez tesia egin duen Xabier Landabideari Danele Sarriugartek egindako elkarrizketa ere aurreratu du. Amaitzeko, Eizagirrek berak Ereñotzun bertsolaritzak azken 80 urtean izan duen bilakaeraz idatzitakoak azaldu ditu.

Hurrengo podcasta

Lur Gil: "Ikusteko dago zein neurri hartuko diren MSTren aurka, baina mugimendua goraka doa"

az. Aza 9 , 2016