PIPERPOLIS: Game erauntsia, bideo jokoen euskal komunitatea eta Treblikara azken trena

Gaurko saioan bideo jokoen euskal komunitatea ezagutzeko asmoz  Game erauntsia webgunera jo dugu. duela bi urte sortu zen elkartea dugu eta bertan bideo jokoen inguruan euskaraz aritzen direnak biltzen dira. Urtzi Odriozaolaren bista izan dugu, aisialdian euskaraz aritzearen garrantziaz aritu da. Bestetik Vaiven konpainiak estreinatu berri duen Treblikara azken trena antzezlanean murgildu gara.  Treblikara azken trena antzezlanak 1942n kokatzen da Varsoviako umezurztegi batean. 200 haurren bizilekua da. Janusz Kòrczak mediko eta pedagogoak, bertako buru zela, haur errepublika bat sortu zuen, Stefania Wilzynska laguntzailearekin batera. Harekin batera konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin eta baita zigor kodearekin. Vaiven konpainiak  Janusz Kórczaken istorioa taula gainera eraman nahi izan du.

Hurrengo podcasta

1215Katea 3.4

ol. Urr 14 , 2016