PIPERPOLIS: Anita Parker taldearen berria eta Lau horma artean erakusketa

Gaurkoan Anita Parker taldearen berria ezagutu dugu Jon Zubillagarekin batera. Anita Parker taldeak urte amaieran kaleratuko du lan luze berria eta ​Azalean​ dugu lan horren aurrerapen kantua. Anita Parker Arrasaten jaio zen 2017 urtean. Jon Zubiaga eta Iñaki Bengoa izan ziren taldea abian jarri zutenak. Egun, berriz, Ane Martinezek, Jon Zubiagak, Mikel Pirisek eta Olatz Anduezak osatzen dute taldea. Datorren asteazkenean, apirilak 29, Lau Horma Artean (Lau hormen artean edo Lau pareten artean) erakusketa inauguratuko da Amari art-agencyren eskutik. Hainbat diziplinatako 20 artista biltzen dituen ekintza artistiko birtuala; oso diziplina desberdinetakoak… ohi baino gehiago, eta datorren hilabete eta erdian ikusgai egongo dena. Ainhoa Ortels komisarioa izan da gurean.

erakusketa hemen ikusgai. https://www.amariart.org/

Hurrengo podcasta

BESTE BAT: Gaizka Insunza x 4

ar. Api 28 , 2020