Irantzu Mendia: “Gatazkak guri ere eragin digu eta soluzioaren parte izan nahi dugu”

Jatorri eta pentsamolde askotariko emakumeek Emagune izeneko ekinbidea aurkeztu zuten joan den ostiralean. Hainbat ikusmoldetako emakumeen topaleku eta gogoeta gune gisa aurkeztu dute, eta horren helburua litzateke «ETAk armak utzi ondoren euskal gizartean sortutako egoera berriaren inguruan ekarpena egitea». Gogoeta prozesu baten ostean, boterearen «banaketa bidezkoa» eta «demokrazian sakontzea» proposatu dute 125 emakumek agiri batean. Horietako baten hitzak ekarri ditugu gurera, Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak Irantzu Mendiarekin hitz egin baitu.

Hurrengo podcasta

"Medio tradizionalak eta sare sozialak batzeko, espazio zehatza zabaldu behar da"

az. Urr 5 , 2016