IRRATIEN TARTEA: Gazteluma lehiaketa Antxetatik eta ‘Bardulia Nunquam Superata’ Oiartzun irratitik

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Gazteluma literatur sorkuntzarako lehiaketa antolatu du bederatzigarrenez, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez azpiko adina izanez gero. Bi urtetik behin antolatzen dute lehiaketa hori, eta horren inguruan hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Elkarreko kide Peio Etxeberri Aintxartekin. Elkarrizketa horrez gain, Oiartzun irratiko lagunek Alvaro Aragoni egindakoa ere ekarri dugu irratien tatera. Bardulia Nunquam Superata edo Gipuzkoa ez zen inoiz konkistatua izan izenburupean proiektua abiatu baitute hainbat historialarik. Helburua Gipuzkoako historiari buruzko liburua idaztea da, eta Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarena egon da lana koordinatzen ari den Aragonekin.

Hurrengo podcasta

HITZEN LIOA HIRUTAN - Morau ta Beñardo

ol. Ira 30 , 2016