Zinemaldiko hiru filmeren kronika, datozen proiekzioak eta bestelako eskaintzak

Denboraldia hasi berritan agindu genizuen aurten ere bi astez behin zinema kontuei helduko geniela Zebrabidean, eta bi fitxaje egin genituela horretarako. Ba horietako bigarrena gaur bat da gurera, Maitane Legarreta. Asteburuan Donostiako 64. Zinemaldian ikusi dituen Julieta, Mugaminak eta Vivir y otras ficciones filmak aipatu ditu. Horrez gain, gaur eta bihar Zinemira sailean eskainiko diren Gaur irekiko ditu ateak eta Igelak pelikulak ere hartu ditu hizpide. Amaitzeko, Zinemaldiko berri izateaz aspertuta daudenentzat, I’m not from here dokumentala ikusteko deia egin du.

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Kurtso berriari ekin diogu, gogotsu eta musika onarekin

al. Ira 19 , 2016