‘Txistu eta biok’ liburua eta irakurleen iritziak ekarri ditu 111 Akademiako Amaia Goikoetxeak

Normalean, bi libururi buruzko kontuak ekartzen ditu 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxeak gurera. Gaur, ordea, liburu bakar bat hartuta etorri da: Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok. Izan ere, irakurleen iritzi mamitsuak jaso dituzte akademian liburu horren inguruan. Kutxa Irun Hiria Sariaren irabazlea izan da Zabala lan horrekin eta idazleak behin edo beste aipatu bezala, disimulurik gabeko Zabalaren alter egoa da eleberriko pertsonaia: kazetaria, Euskaldunon Egunkarian ibilitakoa eta orain Berriako Kultura sailean dabilena.

Hurrengo podcasta

Urko Ikardo: "Euskara ikasteko aukera unibertsala izateko eskaerari erantzun diogu"

ol. Ira 9 , 2016