BERBAZ: Aitor Amilibia, begietako txurialdeari begira

Amama oso aurrerakoia zuen Aitorrek. Indartsua eta zirrikitu txikienetan mugitzen zekiena. Gazte bidali zuen alaba Europa aldera lanean eta hura, bueltan, 5 hizkuntza dakizkienaren begirada bereziaz ikusten zuen sasoi hartako inguru hitsa. Aita dominikarra kanariar uharteetara agertu zen musikaria. Urtetan Zarautzen bizi izan da, lagun piloa bai eta euskaraz hitz bakan batzuk.
Aitorrek txikitatik izan du bakarra izatearen sentsazioa eta batzutan azalaren koloreagatik baztertua izateko beldur ere. Batetik bestera ibili izandakoa, nomada samarra da, trantsizioan ohitua eta aldatzen trebea.
Jatorri horrek, beharbada, ekarri dio Aitorri talde-fazilitazioan bizi-bizu duen interesa. Guztiok batzen gaituen begien txuriari begiratu eta giza-taldeetan integrazioa bilatu, benetako demokrazia sakonaren bila. Luze berba egin digu horretaz.
Zubideiak pasa berri den topagunea ere hizpide izan dugu: euskara ikastea erraztu behar dugula, euskaldun berri eta zaharren arteko muga hautsi, doakotasuna bermatu kasu askotan,…
Kantak
Sea (Jorge Drexler)
Noctiluca (Jorge Drexler)
Erreferentziak
IIFAC-E http://www.facilitacion.org
The art of Co (nazioarteko fazilitazio astea, Donostian, ekainean)
   Zubideiak

Hurrengo podcasta

XEREZADEREN ARTXIBOA: MARI GIZEN, Guy de Maupassant

ol. Uzt 1 , 2016