XEREZADEREN ARTXIBOA: MARI GIZEN, Guy de Maupassant

MARI GIZEN, Guy de Maupassant
Xerezade isilago ibili da azken aspaldion, eta gaur, aurreko isilunea apur bat berdintzeko, XIX. mendeko ipuingile handienetako baten istoriorik famatuenarekin gatoz: «Mari Gizen», Guy de Maupassantena. Autoreak bi ataletan argitaratu zuen lehenengoz ipuin hau, eta guk ere bi zatitan emango dizuegu. Izan ere, ipuin luzea da, baina lasai: ez zaituztegu itxaroten edukiko, eta bi zatiak batera emango dizkizuegu podkasteko atal berean, bata bestearen ostean entzun dezazuen.
Frantzia eta Prusiaren arteko gerra, 1870 inguruan. Hamar pertsona zaldi kotxe batean abiatu dira bidaia arriskutsu eta luze batean, negu mineko paisaia elurtuan barrena, Rouanetik Le Havrera.
Itzultzailea: Matías Múgica

Hurrengo podcasta

Berbaz: Leire Saitua, saltsan

ol. Uzt 1 , 2016