IRRATIEN TARTEA: Antxetakoak Izeberg taldeaz eta Txapakoak Jul Bolinagaren omenezko DVDaz

Duela zenbait egun, saioko soinu banda gisa hartu genun Izeberg taldearen berri ekarri dugu gaurko irratien tartera. Hainbat jatorritako haize boladek elkartu omen dituzte taldeko kideak norabide berean. Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu dute euren izeberga eta 2013ko martxotik forma hartu du egitasmoak. Ekainean ikusi du argia euren bigarren diskoak: Urik ez begi bistan. Gaur, Donibane-Garazin kontzertua eskainiko dutela eta, Antxetakoek hitz egin dute taldekide batekin.

Horrez gain, musika kontu gehiago ere ekarri ditugu irratien tartera. Izan ere, asteartean aurkeztu zuten Jul Bolinaga zenaren omenez egindako DVDa Arrasateko Amaia antzokian. 2015eko ekainaren 27an hil zen Bolinaga eta haren omenezko kontzertuko irudiak jaso dituzte ikus-entzunezkoan. Bergarako Txapa irratiko lagunek Iker Barandiaranekin hitz egin dute horretaz.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': sexu askatasuna eta homofobia, hezkuntzako ebaluazioa eta 'Altza porru' komikia

ol. Eka 24 , 2016