Aitor Eraña: “Jarraitu egin behar da, jendeak kontsultetan parte hartzeak izan behar du”

Esanahi handikoa izan zen joan den igandea Euskal Herrian. Aramaion, Azpeitian, Debagoienan, Goierrin eta Ispasterren milaka lagunek erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera izan baitzuten, eta euskal estatu burujabe edo independente baterako aukerez iritzia eman zuten hautetsontzietan. Debagoienan, adibidez, botoa emateko aukera zuten 54.833 lagunetatik 16.093 joan ziren hautetsonzietara ia %30. Botoa eman zutenen artean euskal estatuaren alde agertu ziren %94,28, eta aurka %4,21. Eskualde horretako balorazioa eta aurrera begirako erronkak ekartze aldera, Txapa irratiko lagunek Erain dinamikako Aitor Erañari egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera.

Hurrengo podcasta

Liburu dendarien uda aurreko lanen berri ekarri digu Garoako Imanol Agirrek

ol. Eka 10 , 2016