Garikoitz Larrañaga: “Jokoaren munduan euskaraz zerbitzua ematea da gure lana”

Bideo jokoetan euskaraz aritzeko, komunitate birtual bat sortu zuten 2014ko uda aldean. Joan den asteko komunikazioaren tartean Xabier Landabideak aipatu zigun Game Erauntsia, hain justu. Euskara hutsean bideo jokoei buruz jardungo zuen leku zentral bat garatu zuten. Horrela, sarean sakabanatuta dauden jokalari eta zale euskaldunek leku bat izan zezaten erreferentzia moduan. Garikoitz Larrañaga euskal jokalariaren ideia izan omen zen, eta bera gonbidatu dugu gaurko saiora.

Hurrengo podcasta

KULTUR KUBOA – UEU-ko uda ikastaldiak

og. Eka 9 , 2016