IRRATIEN TARTEA: Sakanako kirol, gizarte eta memoria kontuak, Beleixeko Maider Beteluk

Bi ostegunez behin, Sakanako berri ekartzen dugu Zebrabideko irratien tartera, eta gaur ere horretarako batu da Beleixe irratiko esatari Maider Betelu gurera. Hasteko, joan den igandean Floren Nazabal aizkolariari egindako omenaldia aipatu du. Kirol kontu gehiago ere ekarri ditu, datorren asteburuan hainbat zita baitituzte Sakanako herrietan. Gizarte gaien arloan, Sakanako Mankomunitateak aniztasunaren, berdintasunaren nahiz errespetuaren alde eta diskriminazioaren aurka egiteko aurkeztu duen kanpainaz aritu da. Baita larunbaterako Irurtzunen kultura aniztasunaren alde antolatutako Munduko arrozak ekintzaz ere. Horrez gain, Uharte Arakilgoek Iberon antolatutako Oroimena, Duintasuna eta Askatasuna ekitaldiaz, eta Arbizuko Udalak aitortza egin dien 1936ko gerrako biktimez ere hitz egin du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: erraustegiaren aurkako Gipuzkoa Zutik mugimenduak duen sinbolismoaz hausnartu dugu

og. Eka 2 , 2016