Biharko ‘Gaur8’: Bangladesheko berri, ‘En tránsito’ dokumentala eta Manex Pagolari elkarrizketa

Krisi politiko nabarmena bizi dute Bangladeshen, eta talde erlijioso eta zibil askoren aurkako erasoak ugaritu egin dira azken aldian. Gobernuak ukatzen badu ere, zenbait adituk diote haien atzean jihadismoa dagoela. Horren inguruan Dabid Lazkanoiturburuk egindako erreportajea nabarmendu du Xabier Izaga kazetariak Gaur8 astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, Oscar Tejedorren En tránsito dokumentala ere nabarmendu du, Maider Iantzik ondu baitu Latinoamerikatik gurera lanera etorri diren emakumeen eta haien umeen egoerari buruzko erreportajea. Amaitzeko, Idoia Erasok Manex Pagolari egin dion elkarrizketako zenbait puntu aletu ditu Izagak.

Hurrengo podcasta

Esteladen debekuari, hauteskundeei eta heziketa nahiz hezkuntzari begiratu die Mikel Elorzak

ol. Mai 20 , 2016