IRRATIEN TARTEA: Aroztegiako salaketak, Baztango ikerketen sustapena eta Lesakako auzokonposta

Nola ez, etenik gabe eta aldi oro, Lekarozko Aroztegia gunean egin nahi duten proiektu erraldoiak zer esana ematen segitzen du. Gaur bertan, Nafarroako Gobernuko ordezkari Manu Aierdi joan da bertara eta baztandarrek haren bisita probestu dute euren aldarriak plazaratzeko. Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegik hala nabarmendu du irratien tartean. Horrez gain, Baztango Udalak haran hori bera ardatz hartuta ikerketak egitera animatzen direnei lagunduko diela azaldu du, ikasketa amaierako ikerketa lanak diruz laguntzea erabaki baitu. Lesakako auzokonpostaren bueltako azken berriak ere ekarri ditu Anbustegik, baita agendarekin lotutako zenbait zita ere.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Iruñeko haur eskoletako ajeak eta erregimenaren itzal luzea

ar. Mai 10 , 2016