Irratien tartea: Aroztegia, Lesakako auzo konposta, ‘Kerizu beretik’ eta euskalgintza

Xorroxin irratiko lagunek euren haraneko kontuen berri ekartzen dute bi asteartez behin irratien tartera, eta Fernando Anbustegi esatariak hainbat kontu nabarmendu ditu gaur ere. Hasteko, joan den larunbatean Lekarozko Aroztegian egin asmo duten proiketuaren aurka egin zen manifestazioaz eta herri galdeketaren aldeko sinadura bilketaz aritu da. Jarraian, Lesakan kalapita eragin duen auzo konpostaren gaiaren nondik norakoak azaldu ditu. Agendari erreparatuta, larunbat honetarako Kerizu beretik hezkuntza dinamikako lagunek prestatu duten kantu eta dantza jira aurreratu du. Baita ekainaren 4rako euskalgintzako eragileek Iruñean deitutako manifestazioaren inguruko zenbait xehetasun aipatu ere.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Zubietako erraustegiaren tema eta aurre egiteko aukerak

ar. Api 26 , 2016