LUR ETA MURMUR: Baserritarren Nazioarteko Borroka Eguna

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Gaurko programan, joan den igandean (apirilak 17) izandako Baserritarren Nazioarteko Borroka Egunari buruz hitz egingo dugu Unai Arangurenekin (EHNE-Bizkaiako kidea eta LVCko ordezkaria). Arangurenek egun hau noiz hasi zen ospatzen eta zergatik kontatuko digu, baita Euskal Herri mailan, larunbatean (apirilak 16), antolatutako ekintzen berri ere eta hurrengo urteko uztailean ospatuko den La Via Campesinako VII. Konferentziaren berri.

Konferentziaren harira, EHNE Bizkaiak egindako abestiarekin uzten zaituztegu:  “Erein, landatu, zabaldu”, denontzat lana, denontzat jana, denontzat askatasuna borrokatzen duena.

Hurrengo podcasta

POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bigarren saioa izan zuen Bermion

og. Api 21 , 2016