LUR ETA MURMUR: Baserritarren borroken nazioarteko eguna

Apirilaren 17a, ez da edozein eguna, egun berezia da La Via Campesina baserritar mugimenduarentzat eta Elikadura Burujabetzaren alde bat egiten dogun eragile eta pertsonarentzat munduan zehar.

Orain dela 24 urte Brasilgo MSTko 19 baserritar hil zituzten haien lurrak eta elikadura burujabetzarako eskubidea denfendatzeagatik. Horen arira lurra eta baserritaren eskubideak defendatzen dogunok baserritarren borroka eguna ospatzen dogu urtero eta nekazarien giza eskubideen urraketa eta borrokak gogoratu eta salatzen ditugu.

COVID19ak sortutako testuinguru distopiko honetan, baserritarrek gure gizartean izan duten rol historikoa ageri zaigu berriz. Elikadura Burujabetza ez ezik, elkartasun internazionalista aldarrikatzeko eguna dugu apirilak 17: zer gertatzen ari den migratzaileekin, herri okupatuekin, errefuxiatuen kanpamenduetan, estatu “aberastuetako” muga hiltzaileetan, nekazaritzako langileekin…. COVID19arekin langile klasearen egoera are prekarioagoa bilakatu zaigu, eta etortzeke dauden ondorioak sektore honekiko larriak izango direla duda barik.

Horregatik, munduko herriok gure gizarteen sektore ahulenen arteko aliantza estrategikoen beharrean gaude, eskala txikiko elikagaien ekoizle txikiak eta kontsumitzaileen artean, bidezko merkataritza eta elikadura osasuntsua sustatuz, sektore desberdinetako langilen artean. migranteekin, herri indigenekin…

Honetaz hitz egiteko Carlos Marentes elkarrizketatuko dogu. Bera Via Campesinako kidea da eta Trabajadores Agrcolas Fronterizos  elkartearen ordezkaria. Mexico eta USAren arteko mugan egiten du lan, Texas-El Paso hirian. (Elkarrizketa Gazteleraz)

Etxean egon behar izatea ez da isilik egotea, honek ez du zertan isiltasuna ekarri behar. Beraz, etxetik bada ere, entzun daitezela ozen gure aldarriak: elkartasuna; baserritarren eskubideak orain; elikadura burujabetza; batasuna aniztasunean; nazioarteko elkartasuna; tokian ekoiztu eta tokian erosi;

#EtxeanGeratuEzIsilik
#SOSNekazariak
#2020koapirilak17
#BaserritarrenEskubideakOrain

Hurrengo podcasta

SARE ON konfinamendutik 4

ol. Api 17 , 2020