elikadura burujabetza

Lur eta Murmur: Intervegas

13 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Intervegas Federazioa 2015ean sortu zen, Granadan, “Elikadura Burujabetza, ingurumen hezkuntza eta lurraldearen iraunkortasunaren alde” aldarrikapenenpean. Bertan, Estatu espainoleko erkide guztietako lehenengo sektorearekin zerikusirik zeukaten ordezkariak batu ziren eta 10 puntutako Ituna sinatu zuten. Bertan, hurrengo konpromezuak jasotzen zituzten, besteak beste: – Lurraren babesa eta honetarako behar diren beste arau aldaketak egitearen beharra. – Lehenengo sektorearen […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: Sustraiak Catering

12 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Urtearen bukaera beti lotu izan dugu elkar-topatzearen ohiturarekin, bat egitearekin, ospakizunarekin. Gabon festak laster gurera datozkigula oharturik, data hauetan ospatuko ditugun hainbat bazkari/afariak tokian tokiko, sasoikoak eta ekoizpen agroekologian oinarritutako produktuekin egin ditzakegula aldarrikatu nahi dugu Lur eta Murmur irratsaiotik. Elikadura Burujabetzaren aldeko eguneroko borrokan, eragile ugari eta anitz daude. Baserritarrak subjektu nagusia izanik, badira […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: “Erroa eta Geroa” Dokumentala

19 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak ikasle–taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako –  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, […]

irakurri gehiago →

Bidasoa Km0 proiektua abiatu berri da, Hondarribiko eta Irungo elikadura-kateko eragileen artean, tokiko elikadura garapenerako banaketa- sistema sendo bat sortzeko helburuarekin.  Dornaku Lanzekin hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan egitasmo honi buruz.

irakurri gehiago →

Ekonomia sozial eraldatzailearen bueltako gaiak jorratzen ditugu hilabetean behin Koop57ko Liher Gonzalezen eskutik. Gaurkoan, Etxebarrie baserriko crowfundingari buruz aritu zaigu lehenik eta behin. Iruñean egingo den etxebizitza kooperatiben inguruko hitzaldiaren berri ere eman digu, ondoren. Azkenik, Durangon egingo den Berdeago azokan aurkeztuko den “Finantzaz haratago” ponentziaren aurkezpenaz aritu da Liher. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu, Xabier Izagaren eskutik. Hiru erreportaje eta elkarrizketa izan ditugu hizpide: Duela 35 urte Erroman desagertu zen 15 urteko neskatoaren istorioaren azken kapituluari buruzkoa, Bilbon Labore eta IPES elkarteek elikadura burujabetzaren inguruan aste honetan egin dituzten jardunaldiei buruzkoa eta Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaile eta bertsolariari eginiko elkarrizketa, besteak beste.

irakurri gehiago →

Elikadura burujabetza eta finantza burujabetzan sakondu dugu, Oreretako proiektu baten eskutik. “Zituene, pasta obradore kooperatiboa” aukera ederra dugu elikadura burujabetzan pausoak emateko, eta honelaxe azaldu dizkigu Naiara Retegik proiektu honen nondik norakoak.

irakurri gehiago →

Ekonomia sozial eraldatzaileari buruz aritu gara gaurkoan Koop57ko kide den Liher Gonzalezekin. Zehatzago esanda, finantza burujabetza izan dugu hizpide, eta beste arlo batzuetako burujabetzekin duen harremanaz aritu gara. Elikadura burujabetzaren inguruan ere aritu gara, eta honen inguruan dauden hainbat proiekturen berri eman digu. Horietako bat, azkenaldian sortutako Zituene, pasta obradore kooperatiboa.

irakurri gehiago →

Erresuma Batuan elikadura burujabetza eraikitzen

16 azaroa, 2017 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko baserritarren delegazio bat nekazarien elkarte The Landworkers’ Allianceren eskutik, Erresuma Batuan elikadura burujabetza sustatzen duten hainbat proiektu ezagutu zituzten, bai komunitateetatik, bai politika publiko konkretuak proposatuz. Gaurko saioan beraien inpresioak partekatu dituzte gurekin. https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2017/11/20171115-Lur-eta-Murmur-UKko-esperientziak.mp3

irakurri gehiago →

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

5 maiatza, 2017 | 0 Komentarioak

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur […]

irakurri gehiago →