Lur eta murmur

Lur eta Murmur: Arabar Errioxako upategiak

2 urria, 2020 | 0 Komentarioak

“Ardoa edanda mozkortzen naiz” dio abestiak eta hain zuzen ardoa izango dugu hizpide irratsaio honetan. Euskal Herriko txoko ezberdinetan ardoa egiten den arren, gaur Arabar errioxa aldera bidaiatuko dugu, mahats-bilketa zelan joan den jakiteko ez ezik, agroekologia ardogintzan nola gauzatzen da ikasteko eta jatorrizko izendapenaren inguruan dagoen aferara hurbilduko gara ere. Arabar Errioxa Ebro ibaiaren […]

irakurri gehiago →

Lur eta Murmur: Intervegas

13 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Intervegas Federazioa 2015ean sortu zen, Granadan, “Elikadura Burujabetza, ingurumen hezkuntza eta lurraldearen iraunkortasunaren alde” aldarrikapenenpean. Bertan, Estatu espainoleko erkide guztietako lehenengo sektorearekin zerikusirik zeukaten ordezkariak batu ziren eta 10 puntutako Ituna sinatu zuten. Bertan, hurrengo konpromezuak jasotzen zituzten, besteak beste: – Lurraren babesa eta honetarako behar diren beste arau aldaketak egitearen beharra. – Lehenengo sektorearen […]

irakurri gehiago →

Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala

16 ekaina, 2017 | 0 Komentarioak

Tita Godinez,  Guatemalako  Emakumeen Sektorea Aliantza Politikoaren kidea da. Gaurko irratsaioan, lurraldea berreskuratzeko emakumeen antolaketa azaltzen digu, non bereizten duten gorputza, lurra, historia eta natura. Beraien borrokak eta erresistentziei buruz mintzatu genuen. https://ia801503.us.archive.org/23/items/20170605LurEtaMurmurSectorDeMujeres/20170605%20LurEtaMurmur%20SectorDeMujeres.ogg

irakurri gehiago →

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

5 maiatza, 2017 | 0 Komentarioak

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur […]

irakurri gehiago →

Baserritar mugimendua Indian

20 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko […]

irakurri gehiago →

Lehen sektoreari lotutakoak ekarri ditugu gaurko gizarte eta ekonomia gaien tartera. Izan ere, Gipuzkoako baserritar txikiak elkar ezagutu, antolatu eta elkarrekin hausnartzen aritu dira azken bi urteotan. Eta orain, Baserria XXI izeneko elkartea sortu dute, partaideen ustez, alternatiba badagoelako, eta horren garrantzitsua den elikadura burujabetzaren gaia gizartearen eta instituzioen egunerokoan kokatu nahi dutelako. Ba behar […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR Baserritik Mundura

11 abuztua, 2016 | 0 Komentarioak

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan udako musikala utziko dugu Beatriz Casadoren eskutik ikastaro baten berri emateko Baserritik Mundura ikastaroa. Elikadura Burujabetza eta Agroekologiari buruz unibertsitatean dauden formazioa eta ikerketa eremuak zabaltzeko asmoz sortutako ikastaroa. Ikastaro honen sorkuntzan hainbat elkarte/erakunde […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR musikala

28 uztaila, 2016 | 0 Komentarioak

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan eta udan zehar Lur eta Murmurren MUSIKALA dugu. Elikadura burujabetza, feminismoa, klima aldeketa eta abarri buruzko abestiak entzungo ditugu. Gainera, amaitzear dago Sutondotik Plazara lehiaketa. BOZKAKETAK baino ez dira falta. Bozkatu gehien gustoko […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: Tosu Betirako proiektua

15 uztaila, 2016 | 0 Komentarioak

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan Tosu Betirako proiektuari buruz hitz egin dugu. 2011ko irailean getxotar gazte batzuk Andra Mari auzoko landa bat okupatu zuten erabiltzen ez zela ikusita. Getxoko Lurralde Plan Partziala (PTP) 8.000 etxebizitzen eraikuntza zuen planifikatua […]

irakurri gehiago →

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan Janaina Stronzakerekin egon gara hizketan (Brasilgo lurrarik gabeko baserritarren mugimenduko kidea – MST). Dilma Rousseffen kargugabetzearen ondoriozko egoeraren berri emango digu. Estatu kolpetzat hartu denetik, egunero ateratzen dira baserritarrak kaleetara. Janainak kontatuko digu […]

irakurri gehiago →