TERTULIA: emakume ijitoez ditugun aurreiritziak deseraikiz

Emakume izateagatik diskriminatuak eta ijito izateagatik diskriminatuak. Eta ijito komunitatearen barruan ere, ez da erraza emakume izatea, baina zenbaitek bat egitea erabaki dute, eurentzat eta eurek sortutako elkarteetan batu dira. Ahotsa dute bertan, hitz egin nahi dute, eta entzunak izan. Tailerren eta ekimenen bidez, konfiantza indartzea da gakoetako bat. Indarrez datoz dagokien lekua aldarrikatzeko. Joan den ostiralean izan zen ijito herriaren nazioarteko eguna, eta komunitate horren inguruko hainbat eduki sortu dira geurean ere. Horien bueltan hausnartu dugu gaurko tertulian Aimar Etxeberria eta Mikel Garcia kazetariekin.

Hurrengo podcasta

Onintza Enbeita: "Borroka feminista guztiak dira zilegi, bereziki, erasoen aurkakoa"

ar. Api 12 , 2016