Birziklatzeaz, Benigno Mendia zenaz eta kirol zein kultur agendaz hitz egin digu Beleixeko Maider Beteluk

Sakanako Beleixe irratiko esatari Maider Betelu batu zaigu gaurko irratien tartera, eta hainbat kontu jorratu ditugu harekin. Hasteko, Sakanako birziklatze tasaren inguruko zenbait datu nabarmendu dizkigu, eskualdeko herrietan hondakinak hainbat modutara kudeatzen badituzte ere, birziklatze tasa nahiko ona dutelako. Ondoren, Benigno Mendia zenari haren lagunek auzolana oinarri izanda prestatu dioten omenaldiaren xehetasunak aipatu dizkigu. Kirolari lotutako kontuei dagokienez, IX. Hiru Mendi Zerrak iraupen luzeko mendi ibilaldiaz eta Emakumeen Birako bigarren etapaz hitz egin digu. Eta kultur arloko ziten artean, asteburuko musika emanaldiak aurreratu dizkigu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Panamako paperek erakusten dutena eta ezkutuan egon daitekeena

og. Api 7 , 2016