IRRATIEN TARTEA: Iraia Elias Arraion, eta Hiromi Yoshida Antxetan

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu eta Zarauzko lagunen ekarpen bati egin diogu lekua. Gaurtik aurrera, alfonbra gorriak hartuko du Donostia zortzi egunez, Zinemaldiaren 63. edizioa medio. Euskal zinemari dagokionean, Amama pelikula izango da sail ofizalean estrenatuko delako sona eragin duena. Bertako protagonistetako baten hitzak jaso ditugu jarraian, Arraio irratiko lagunen eskutik, Iraia Elias aktorearenak, hain justu. Horrez gain, Antxeta irratikoengana jo dugu. Gaur arratsaldeko 17:30ean, Donibane Lohitzuneko Ikastolan Hiromi Yoshida japoniarrak Azpeitiko lagun batzuekin eskaintzekoa zuen Japoniako ipuin tradizional umoretsuen kontaketaz aritu baita Yoshidarekin Maia Muruaga esataria.

Hurrengo podcasta

Errefuxiatuen egoera, Larrabetzuko memoria historikoa, eta Joxe Portela biharko 'Gaur8'-n

ol. Ira 18 , 2015