Oiartzuarrek poesiaz txikitasunean gozatzeko aukera izango dute ’21 aulki’-rekin

Agenda kontuei heldu diegu Zebrabideko azken txanpan. Izan ere, Oiartzungo 100TZE sormen espazioan 21 aulki izeneko mikro-errezitaldi zikloa antolatu dute. Gaur hasi eta apirilera bitartean, Josu Landa, Goiatz Labandibar, Jose Luis Otamendi eta Metrokoadroka kolektiboko kideak izango dira bertan errezitaldiak eskaintzen. Esan bezala, zikloa gaur hasiko da, 19:30eko emanaldiarekin: Josu Landak Miguel Hernandez kantuz errezitaldia eskainiko du, Susa argitaletxearen eskutik Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan plazaratutako antologia oinarri hartuta. Gaiaren inguruko xehetasunak, ordea, Idoia Beratarbidek eskaini dizkie Oiartzun irratiko lagunei.

Hurrengo podcasta

Nola aldatzen 76 Abestien atzean

og. Urt 28 , 2016