Baionako ‘Rencontres sur les Docks’: “Gaurko munduari buruz mintzatzen diren lanen erakustaldia”

Herenegun Baionan hasi zen eta larunbatean amaituko den Rencontres sur les Docks festibalari buruzkoak ekarri ditugu gurera. Irauten duen bitartean hainbat motatako emanaldiez gozatzeko aukera izango da Baionako Atalante zine aretoan, horietako bat, bihar Theatre de pain konpainiak eskainiko duen performancea izango da. Hala ere, hango berri zuzenagoak jaso asmoz, Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak egindako erreportajeari egin diogu lekua gaurko irratien tartean.

Hurrengo podcasta

REGGAE FEVER: Mojo Working jaialdia aste honetako protagonista

ol. Mar 18 , 2016