KULTURKUBOA : Kondalari hitzak bihotzetik datoz + Jantzi hauek ez dira kexu

Aste honetako Kultur Kuboan : Xan Errotabehere, Ustariztar kondalariak, « Hitza hezi, bihotza hazi » deitu duen ipuin liburua aurkeztu du 2022. urtean … gehienak helduendako idatziak. Xanek, ipuinak kondatzen sentitzen duena azaltzeaz gain, idazketan baino haurren artean istoriak kondatzen erosoago sentitzen dela aitortzen dauku…

Gure gaurko bigarren erreportaian : Folkloreari buru egitea kontrasteak kitzikatuz eta ironia erabiliz, EzKexa markak euskara eta kultura aldarrikatzen ditu bere jantzietan eta bere tribua mugaz gain zabaltzeko asmoa du. Jon Paterne, EzKexa markaren kideak eta sortzaileak, bere ibilbidea kondatzen dauku eta geroari begira dituzten marka garatzeko asmoak azaltzen dauzkigu…

Musika : Tok Tok Tok « Triste bizi naiz eta », Gorillaz « Clint Eastwood ».

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Sarean Zehar #349: [Kaleratzeak enpresa handietan, definizio altuko telebista digitala eta Poliziaren aurpegia ezagutzeko sistema]

al. Urt 30 , 2023