Tabakalaerako ‘Mañana Goodbye’ erakusketaren berri ekarri digu Ana Revueltak

Garai bateko tabako fabriken produkzio moduen aldaketak bultzatuta, gaur egungo Nazioarteko Kultur Zentroaren bilakaera ikertzen duten hamabi kapituloko seriea da Mañana Goodbye deituriko erakusketa. Zelatan, bi galdera garrantzitsu: lanari dagokionean, zer behar dugu iraganetik? Eta, nola eta nondik hitz egin memoriaren inguruan? Tabakalera galdera horien eta beste hainbaten ikur omen da, eta eraikineko espazio txiki bat, sotoa, bideratu dute aipaturiko proiektua hartzeko. Bertan, ikus-entzunezko instalazio moduan erakutsiko dute seriea. Hilero kapitulu bat gehitzen ari dira joan den irailaren 11tik hasi eta aurtengo irailera arte. Horren berri ekarri digute Zebrabidera Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta gure arte kolaboratzaile Ana Revueltak.

Hurrengo podcasta

'Tapoi Fest'-en aurtengo edizioaren berri, Txapa irratiko lagunei esker

og. Ots 25 , 2016