MARTXOAK 4 ETA 5 TAPOIFEST 5 BERGARAKO GAZTETXEAN

12744623_1006451699401715_231531618555235305_nTxapa irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaioko lagunek antolatzen duten Tapoifest jaialdiaren 5. edizioa egingo da Martxoak 4 eta 5ean Bergarako gaztetxean. Musikalki jarkore-punka izango da nagusi eta anbiente ederra!! Berrikuntza moduan, urte guztietan aritu diren talde guztien kanta banarekin sortu dugun diska bat eskuratzeko aukera izango da. Bi egunekoa izango da jaialdia, eta gauero lau talde ariko dira zuzenean.
Martxoak 4 Ostirala 22:00
Bataalla + Viva Bazooka + Keep Diggin + Maradona
Martxoak 5 Larunbata 22:00
Fly Shit + Ezin Izan + Appraise + Take Warning
Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

Hurrengo podcasta

Nola Aldatzen diren Gauzak 77 lau emakume, lau istorio

og. Ots 25 , 2016