irratia

Ez da gutxi ezagutzen delako, baizik eta gutxi ezagutarazi dugulako horrelako trebezia duen artista gaztea. Oso txikitatik izan du musika gustoko Xabier Crehuet kantautore ordiziarrak. Trebatzen eman duen ibilbide luze eta zabalean, zenbait erreferente izan ditu berak, baita oraindik ere noski. John Lennon bezalako artistak esaterako, txiki-txikia zenetik mirestu izan ditu eta hauen ibilbideak, garrantzia […]

irakurri gehiago →

Nahikoberon zenbait gai izaten ditugu hizpide aste osoko goizetan zehar, baina gaurkoan kirol munduan murgiltzeko garaia heldu da. Horretarako, pilota kontuei heldu diegu eta Iñaki Artola 25 urteko gazte alegiarra izan dugu gurean. Esku huskako jokalari profesionala da bera. Asegarce enpresarekin aritzen zen lanean, eta 2014ko ekainaren 28an debutatu zuen profesionaletan Tolosako Beotibar pilotalekuan. Pilotaria […]

irakurri gehiago →

Euskal pop musikari, talde berri bat batu berri zaio; Bulego talde azkoitiarra hain zuzen ere. Taldea bost pertsonek osatzen dute, eta Bulego izenarekin ezagutzera eman diren arren, hasiera batean Passepartout izeneko taldea osatzen zuten. Taldeak lehenengoz Hegan izenejo single-a kaleratu zuen, eta arrakasta handia izan du honek Euskal Herri osoan. Horrez gain, konfinamendu ostean fisikoki […]

irakurri gehiago →

EGUN ERO KANTUZ – Irratia

14 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Otsailaren 13an Irratiaren Nazioarteko Eguna zela aitzakia hartuta, Egun Ero Kantuz saio berezia izan dugu gaurkoan. Ostiraleroko moduan eskualdeko pertsona bat gonbidatu beharrean, gonbidatu kuriosoagoa izan dugu gaurkoan: irratia. Irratiaz hitz egiten duten edo hura aipatzen duten Euskal Herriko eta kanpoko 10 kantako zerrenda osatu dugu Esan Erraneko bi esatarion artean… entzun nahi??

irakurri gehiago →

EGUN ERO KANTUZ – Itziar Olague Barberena

22 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, Lizasoko (Ultzama) Itziar Olague Barberena gaztea izan dugu gure estudioan. Iruñean magisteritza ikasketak egin bitartean, kontserbatorioan biola ikasketak ere egin ditu Olaguek.

irakurri gehiago →

Idatzi “Testikuzzi”hitza zure internet nabigatzailean eta ezagutu ezazu gure bizitza betirako aldatuko duen sorkuntza teknologiko miragarria. Datorren Durangoko azokan aurrekuntza ikaragarri hau erosteko aukera edukitzea da oraintxe bertan gure bizitzari zentzua ematen dion gauza bakarra.

irakurri gehiago →

Gaurko programako muina Pumu eta Otxoa izan dira, Ziklone taldeko kideak. Izan ere, kaleratu duten disko berria aurkeztera etorri dira; baina ez hori bakarrik, Iparraldeko Zoo taldearekin batera Gasteizko Gaztetxean izango ditugu Hala Bedik eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak ekimenari promoa egiten ere egon gara. Horretaz gain, eta beti bezala, albisteak eta nobedade […]

irakurri gehiago →

Bergara aldera joan gara Zibergarak martxan jarri duen proiektu baten berri izateko. Bergarako sticker-ak edo “mokolol” deituriko egitasmoaz aritu dira Txapa irratiko kideak Zibergarako Mikel Azkaraterekin.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Bidelapurrak taldea gaurko elkarrizketan

19 urtarrila, 2018 | 0 Komentarioak

Bidelapurrak taldeko Ander Solozabal eta Ekaitz Aranberri ziren etortzekoak gaurko programara, baina azkenean telefonoz egin behar izan dugu elkarrizketa. Lehenengokoa musikaren mafiak bahituta eta bestea Londresera azken orduko bidaia eginda (diskografikarekin papeleoa), ez dira agertu Hala Beditik. Haiek ikusteko aukera bihar Helldoradon gaueko 22:00tan, bitartean, entzun 3Kortxeako nobedadeak, berriak eta gomendiak.

irakurri gehiago →

Hegazti gripeak sekulako iskanbila sortu eta ahate hazleak asaldatu baditu ere, Gabadi, Domintxaine eta Barkoxeko kabalak ez dituztela hilko azaldu du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako bozen lehen itzulian izandako emaitzak aipatu ditu. Larriki gaixorik dagoen Oier Gomez euskal preso politikoaren aurkako euro aginduen inguruko ebazpenaz azken berriak […]

irakurri gehiago →