ETBko saio berriak, Antxetaren 15. urtemuga eta paperezko euskarrien gora-beherak ekarri dizkigu Urtzi Urkizuk

Asteazkenero bezalaxe, komunikazio kontuei buruz aritzeko tartea zabaldu dugu Zebrabidean, eta Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu gaurkoan. Telebista kontuei heldu die, hasteko, eta ETB1eko Eskamak kentzen eta ETB3ko 3txulo saio berriak aipatu dizkigu. Gero, Antxeta irratiaren 15. urtemua eta ospakizun ekintzak hartu ditu hizpide. Erresuma Batuan egunkari batek paperean argitaratzeari utziko diola martxoan ere azaldu digu;  nahiz eta beste berri bat sortuko duten datorren astelehenean. Amaitzeko, bisurteetan kaleratzen den Frantziako La Bougie de Sapeur delakoaz hitz egin digu.

Hurrengo podcasta

"Ikasleek kudeatutako gune baten beharrari erantzun diogu"

az. Ots 24 , 2016