ANTXOEN BERTSOA (17) – ahots moreak, habana ta punto…

Iepa arrosazale!

Antxoa bertsolaria itsasoetan barna dabil kantuan. Gaurkoan, bertsolari aldizkariko ahots moreak aztertu dugu eta emakume payadore batzuei ahotsa eman diegu: Mariela Acevedo, Tomasita Quiala, Jazmin Muñoz, Cecilia Astorga eta Araceli Arguello, besteak beste.

Ondoren, Erniarraitz gazte sariketaren inguruan aritu gara eta telefonoz bestalde izan dugu kantuan izan genuen bertsolari bat, saioko xehetasunen berri ematen, Aratz Igartzabal “Potto”, hain zuzen ere.

Jarraian, Habana Ta Punto izan da eta Iguntzek segida eman dio Mirenen puntuari. Hurrengoan Ander Lasa izango dugu gurean.

Amaitzeko, Eitzan Aitzen sekzioan Gorkak agenda eguneratu digu eta Abra sariketako kopla batzuk entzun ditugu, Maialen Akizu eta Aitor Servier.

glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

Gizarte, politika eta kultura gaiak ekarri dizkigu Beleixeko Maider Beteluk

og. Ots 18 , 2016