‘Korrika prekarioa’: langile borroka bat azpikontratazioaren aurkako mugimendu bihurtzear

Published On 9 otsaila, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Asteartero egiten dugun eran, gizarte eta ekonomia kontuei tartetxo bat zabaldu diegu Zebrabidean. Izan ere, prekaritatearen aurkako Correscales lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu otsailaren 18tik 22ra bitartean. Movistar telefono konpainiako langileen iazko grebari lekukoa hartuta, erresistentzia kutxa bat eratzeko asmoa dute. Langile borroka konkretu horrek, ordea, prekarietatearen aurka modu zabalean egiteko helburua ere badu, eta horretaz hitz egin dugu gaur Koop57ko Liher Gonzalezekin.

Comments are closed.