#bidegorritik Musika beltza | Angela Davis Euskal Herrian | ilbeltza Baztanen

Atlantiko beltza ikastaroan ari dira Katakrak liburudendan. Isil isilik hurbildu gara, baina bertako doinuek dantzan jarri gaituzte gu ere.
Musika beltza maite dugunez… entzuten jarraitu dugu.

Angela Davis Euskal Herrian

Bisitan datorkigu aktibista afroamerikarra. Angela Davis gure laguna da! Bere omenezko kantuak, bere hitzak entzun ditugu, eta hemen egitekoak direnak gogoratu ditugu.

Ilbeltza eta nobela beltza Baztanen

Elurre Iriarte lagunak Ilbeltzako berri eman digu Baztandik. Literatura beltza negu gorrian. Eta tokiko gogoeta batzuk.

Hau da #bidegorritik irrati emankizuna

Hurrengo podcasta

Bilboko euskalgintza eta Busturialdeko garapenaren ingurukoak kontatu dizkigu Mieltxo Monfortek

og. Urt 28 , 2016