musika beltza

ZURIA BELTZEZ – 408 – ereserkien bidegurutzea

23 azaroa, 2020 | 0 Komentarioak

Musika popular eta herrikoien zelaiak zeharkatzeko ordubeteko abesti aukeraketa berri bat aurkezten dizuegu. Gurean, musika estilo ezberdinak gurutzatzen diren tokian jartzen ditugu belarriak. Gaurko bidegurutzean funk, R&B, rockabilly, soul, garage, northern soul, psikodelia, disco, brasil, funk tropikala, reggae eta rocksteady bezalakoak topa ditzakezue. Musikaren nahasketa eta aniztasunaz gozatzeko aukera ezin hobea. Astindu arima hoiek! 0- […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 407 – harrikaden uhinak

16 azaroa, 2020 | 0 Komentarioak

Gure programan harriak botatzea gogoko izaten dugu, batzutan, harrikada batzuk uhinak iraultzea eragiten dutelako. Gaurkoan jaurtiki ditugun harribitxien artean, funk library music alemaniarra, R&R eta jump blues suziriak, hilbilly adarjotzailea, garage zalapartatsua, pop psikodeliko ederra, spanish northern soul argitsua, rock psikodeliko bikaina, funk-rock mugitua, rock progresibo psikodeliko katalana, afrikar disco-funk asebetegarria, eta amaitzeko, jamaikatik, lovers […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 406 – melodia sendatzaileak

9 azaroa, 2020 | 0 Komentarioak

Atsegin ditugun soinuen botere sendagarria aldarrikatzeko sesio berri bat osatu dugu. Bizirik gaudela ospatzeko eta heriotzarekin dantzatzeko hamabi kanta puxka aukeratu ditugu. Saio honetan, funk pozgarria, blues zingiratsua, twist-soul pizgarria, garage arranguratsua, blues-rock askatzailea, psikodelia atsegina, northern soul liraina, jazz-pop eraginkorra, funk arina, glam-rock dinamikoa, brasil elektronikoa, roots-reggae zoriontsua eta reggae dub borobila. Gora aniztasuna! […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 405 – aurrendariak omentzen

2 azaroa, 2020 | 0 Komentarioak

Maite ditugun soinuak berreskuratzeko eta goraipatzeko ordubeteko irratsaio berria aurkezten dizuegu. Gaur, 1928. urteko Texas-eko gospel blues-etik hasita, musika herrikoien adarretatik bidai egin dugu. Adar horien artean, Erresuma Batuko psikodelia dotorea, New Jersey-ko garage-beat zoragarria, Bilbo-Argentinako rock psikodelikoa, Alemaniako funk-library-music eroa, Bartzelonako psikodelia-progresibo bikaina, AEB-ko Soul ederra, Kolonbia-ko latin-funk-boogaloo deabrutua,  Brasil-eko MPB arina, eta Jamaikatik, […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 404 – sustraiak ureztatzen

26 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Lurazpiko soinu ilun distiratsuen omenez, kanta berezi aukeraketa berria egin dugu. Gaurkoan ere hainbat harresi zeharkatuko ditugu. Batetik, besteak beste, AEB, Txekiar Errepublika, Erresuma Batua, Estatu espainola, Puerto Rico eta Jamaikar lurraldetara hurbilduz. Eta azkenik, estilo ugari izan ditugu entzungai, adibidez, R&B, soul, R&R, funk, psikodelia, garage, funk-rock, afro-latin-soul, latin-funk-guaganco, dancehall eta rocksteady bezalakoak. Betiere […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 403 – bertsioen erresuma

22 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko programa abesti ezagun eta ez horren ezagunen bertsio bereziei eskaini diogu. Ordubetez, funk, gospel, blues, soul, mod-jazz, garage, beat, rock progresibo, afro-jazz, latin-soul eta reggae bezalako estiloak dantzatzen ibili gara. Gaurkoan ere kanta bitxiak aukeratu ditugu, musika popularren historian zehar egin diren hainbat bertsio bikainen bidez. Espero dugu zuen gogokoa izatea! Zaindu arima hoiek! […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 402 – abestien gotorlekua

12 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Hona hemen soinu ilun argitsuen omenez osatu dugun kanta berezien bilduma berria. Gurean, musika estilo aniztasuna nagusi. Gaurko programan entzungai izan ditugunen artean, garage instrumental mutantea, R&B melodia kutsakorrak, soul leun eta sakona, funk-soul arin bizia, mod-psikodelia elegantea, garage-beat eraginkorra, funk bikaina, pop psikodeliko hezea, jazz boteretsua, latin-funk kubatar dantzagarria, brasildar funk baikorra, rocksteady maitagarria […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 401 – soinu zaparrada

5 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Hemen daukazue atondu dugun kanta berezien aukeraketa berria entzungai. Gure programan, musikaren bidez, denboran eta espazioan zehar bidaitzera gonbidatzen zaituztegu. Honetarako hainbat musika estilo ezberdinei belarriak eta aldakak jartzen dizkiegu. Gaurko sesioan, doinu instrumentalak, blues etsitua, R&B orekatua, R&R zaratatsua, garage leuna eta basatia, rock psikodelikoa, rock progresiboa, boogaloo bortitza, reggae fina zein sakona, eta […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 400 – laurehun kolpe

28 iraila, 2020 | 0 Komentarioak

Hementxe duzue gure laurehungarren sesioa. Hamabi urte igaro dira gure lehengo irratsaioa egin genuenetik, eta geroztik laupabost mila kanta jarri izan ditugu. Eta oraindik hemendik jarraitzeko intentzioa dugu. Eustea posible dela ozpatzeko hamabi kanta berri aurkezten dizkizuegu. Gaurkoan, R&R sutsua, honky tonk iluna, soul fina, psikodelia basatia, funk gordina, afro-beat boteretsua, glam-rock zintzoa, reggae amezlaria […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 399 – bueltan gaude!

22 iraila, 2020 | 0 Komentarioak

Hilabete aztoratu eta arraro batzuk eta gero hemen duzue Zuria Beltzez irratsaioaren itzulera. Gertatu zaigun guzti honek gure bizimoduari buruz hausnartzeko aukera eman digu, benetan merezi duten gauzen garrantziaz ohartaraziz. Eta gauza garratzitsuen artean musika topatu dugu. Musikari esker izango ez balitz ez ginateke bizirik ezta burutik sano egongo. Hortaz, goazen bada gure etapa berri […]

irakurri gehiago →