#bidegorritik -Entzun! aldizkariko doinuak eta Kabi@ teknologia berriak

Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa.

entzun

Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian.

Kabi@ egitarautik harago
Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan ditugu, Durangoko azokan bertan burutu zen Kabi@ aztertzeko. Egitaraua, software eta teknologia libreak, irratigintza, berrikuntza… gauza asko jorratu ditugu. Amaieran Gorka Julio Teketen gehitu zaigu, eta Europa mailan aitzindariak diren proiektu eta ekimenak daudela Euskal Herrian azpimarratu digu andoaindarrak.

Hurrengo podcasta

MBIM-Durangoko azoka, Milaka masoka!

ol. Abe 11 , 2015