BERBAZ: Davide Cabaleiro, dokumental errealizadorea

Davide Cabaleiro, dokumental errealizadorea: Euskal Herriratutako galizarren istorioen arrastoan
Gogoa gidari dabilela ematen du. Eta sorpresa atseginak gertatzen dira, gogoari ekina gehitzen diolako, antza.
Azken urteetan errealizadore eta editore gisa dabil. Gero eta gehiago ikasten. Dokumentalak gogoko, zerbait sortzeko  aukera ematen dutelako, gai interesgarrien bila aritu eta horietan sakontzeko, ikasteko aukera ere bai.
Bitxia Davideren kasua, A Corunharra bera ere, (orain urte batzuk Berbaz izan genuen Toni Lodeiroren moduan) eta euskaraz polito egiten du. Non ekin zion euskarari? Non eta Cork-en (Irlanda), beste galizar baten (Isaac Xubin) gonbidapenari baiezkoa emanda, eta boskotea osatuz kataluniar bat, eskoziar bat eta irlandar birekin. Biba globalizazioa :)!
Orain gogo betez ari da Euskal Herriara etorritako galizar jendearen istorioak arakatzen, zerk ekarri zituen, nola bizi izan diren, zer dela eta moldatu izan ote diren horren ondo hemen,… Donostiako ZInemaldiak aukeratuak izatearen amuxean.
Sentsibilidade bereziaz, artisau lana egiten, gure begi-belarrien gozagarri, bihotzaren hunkigarri.
Kantak:
Se souberas (Xosé Manuel Budiño eta Mercedes Peón)
Mareas vivas (Mercedes Peón)
Erreferentziak:
Davide Cabaleiroren lan batzuk hemen

Hurrengo podcasta

Salda Badago: Fajardoren diska berria

og. Urt 28 , 2016