BERBAZ: Agus eta Ainhoa, Eguzki Dantzan (One Heart Dance)

gedc1839

Buru-mapak gainezka egin digu gaur solasaldi/jolasaldiaren 20. minuturako. Etorri oparoa Ainhoak eta Agusek. Muhinean dabiltzala emoten dau.
4 adar marraztuak genituen hasteko: Eguzki Dantza. Roy LittleSun. Pagorriaga. Osanatur. Euskera.

Aitxakia: ekainaren 20tik 30era, Pagorriagan (Gipuzkoako Murumendin), Eguzki Dantza (One Heart Dance) izango dugu. 10 gau eta egun norbere muhinean egoteko, naturarekin bat egiteko eta bihotz bakarrean elkar ezagutzeko. Eta, beste lagun askorekin, eurek ordurako prestatzen, gonbidatzen, ereiten.

Eta hor nonbait ibili gara berbaz. Hainbat lora eder aurkituta bidean, entzungai duzun honetan lez, bazkalaurreko paseoan, bazkaritan, irrati saioaren osteko egonaldian,… eta jarraituko dugu berbaz: lerensuge/kundalinia, suharen mahaia, su zaindariak, hiria eta natura; osasuna, oreka eta gaixoa; inperioa eta bihotza; ez onik ez txarrik; izarren hautsa, irekitzea eta behatzea, jakintza, egia=egina, ja, kontzientzia eta elikadura, eta natura barriro be,…Pagorriaga toki berezia paleolitikotik, eta datorrena datorrela,… eta Lurribertsoa be badatorrela :-)!

Urtetan izan dugun elkarrizketa txundigarriena, hor nonbait. Eguzki Dantzan elkar topatu? Erreserba egin nahi? 300 lagunentzat mugatua!

Kantak:
Izarren hautsa (Mikel Laboak emana)
Porru-landarak defenda ditzagun (Meren)

Erreferentziak:
http://goteo.org/project/eguzkidantza (sosen bat jarri nahi dantzan?)
Roy LittleSun
http://www.osanatur.com

Hurrengo podcasta

GORA ETA BEHERA (198) SCUM manifestua...

ar. Mai 27 , 2014